HASIERA
GALDETEGIA
1.- Zein ez da arrazoibideari dagokion ezaugarrietako bat?
a) Pentsamendu konplexua da.
b) Premisa ala printzipioetatik ondorioetara eratzen da.
c) Induktiboa da.
d) Deduktiboa da.
2.- Kontzeptuek zer ahalbidetzen dute?
a) Subjektua martxan jartzea.
b) Objektuen barne manipulazioa.
c) Objektuak ezagutzea.
d) Errealitatea ikustea.
3.- etapa prelogikoa, zeinen teoriaren arabera azaltzen da?
a) Chomsky-rena.
b) Arnold Gesell-ena.
c) Piaget-ena.
d) Miller-ena.
4.- Etapa prelogikoa, zenbat etapatan banatzen da?
a) Ez dira etapak bereizten.
b) Etapa prelogikoa eta etapa prologikoa.
c) Bi etapatan.
d) Lehenengo eta bigarren erreakzio zirkularretan.
5.- Zein etapak du urte bitarteko motzagoa?
a) Lehenengo etapak, 0tik 3 urte bitartera irauten du.
b) Lehenengo etapak, lehenengo 20 hilabeterate irauten du.
c) Bigarren etapak, 2-4 urte bitarteraiƱo.
d) Lehenengo etapak, lehenengo bi urtetakoa baita.
6.- Zer ikusten du haurrak Erreflexuen aldian?
a) Mugitzen diren gauza guztiak ikusten ditu.
b) Urrutitik datozkion erreflexuak nabaritzen ditu.
c) Haurrak ez du irudikatzen bere ikusmen esparruan kokatzen ez dena.
d) Ezkutatutako objektuak erraz aurkituko ditu.
7.- Zer sortzen dira Lehen mailako erreakzio zirkularrak aldian?
a) Eskemen bariazioak.
b) Lehenbiziko eskemak.
c) Objektu ausenteak irudikatzeko ahalmena.
d) Lengoaiaren kontzeptuak.
8.- Zein hilabete artean ematen da bigarren mailako eskemen koordinazioa?
a) 12-18 hilabete bitartean.
b) 4-8 hilabete bitartean.
c) 8-12 hilabete bitartean.
d) 10-18 hilabete bitartean.
9.- Zein aldiri esaten zaio esperimentazio fasea?
a) Bigarren mailako eskemen koordinazioari.
b) Hirugarren mailako erreakzio zirkularrari.
c) Barne errepresentazioen hastapenari.
d) Bigarren etapari.
10.- 18-24 hilabete bitartean zein jokabide berri agertuko da haurrarengan?
a) Ausazko mugimenduak.
b) Akzioak errepikatuko ditu baina modeloa aurrean dela.
c) Akzioak errepikatuko ditu baina ez da beharrezkoa izango modeloa aurrean izatea.
d) Pentsamendu sinbolikoa.
11.- Bigarren etapan pentsamenduaren ezaugarri orokorrak aipatzen dira. Hauetako zein ez da horietako bat?
a) Umea lengoaia menperatzen hasten da.
b) Arrazoibide intuitiboa du.
c) Begi bistan ez dituen egoerak, ez ditu testuinguruetan jartzen.
d) Lehendabiziko inbarietateak mamitzen ditu.
12.- Zer gertatzen zaio inbarietatearekin?
a) Jaiotzetik ditu inbariete guztiak barneraturik.
b) Inbarietate kuantitatiboa garatzen dute lehendabizi.
c) Ez ditu inbarietate guztiak abiadura berdinean bereganatzen.
d) Lehendabiziko inbarietateek dudak sortzen dizkiete.
13.- Pentsamendu transduktiboan zer gertatzen zaio haurrari?
a) Pentsamendua deduktiboa bihurtzen dela.
b) Pentsamendua induktiboa bihurtzen dela.
c) Maiz, errealitatea gaizki ulertzen duela.
d) Atzera pausuak ematen dituela.
14.- Noiz ematen da pentsamendu intuitiboa?
a) 2-4 urte bitartean
b) 4-7 urte bitartean.
c) Lehenengo etapa guztian zehar.
d) Pentsamendu transduktiboarekin batera.
15.- Noiz erabiltzen du haurrak pentsamendu logikoa?
a) Etapa prelogikoaren lehen etapan.
b) Etapa prelogikoaren bigarren etapan.
c) Etapa prelogiko guztian zehar.
d) Etapa prelogikoa pasa ondoren.
MAPA KONTZEPTUALA
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.